Luzaroan iraun du Euskal Herriko bazter eta zokoetan ohituretan oinarritutako sinesmen medikuntzak. Antzinako usadioetan du jatorria eta duela hainbat urtetatik hona erabili izan ditugu euskaldunok sinesmen medikuntzaren barne dauden sendatze-metodoak. Gizarte honetako belaunaldi helduena osatzen duten gure etxe eta familietako zaharrenek ohitura hauetako gehienetan tinko segitzen dute eta ez dute gure historiaren parte den iragana ahantzi nahi, horregatik usantza hauen praktikan jarraitzen dute eta sinesmen medikuntzak etorkizunean luzaro iraun dezan ahalegintzen ari dira.
Ohituretako batzuk naturaren printzipioetan errotuta daude, beste batzuk erlijioaren oinarrietan sustraituta dauden bitartean. Aztura horietako batzuk noizean behin jarraitzen dira, beste batzuk sarriago eta gutxi batzuk urtean behin baino ez. Etxean dute usadioek indarrik handiena, betidanik bertan transmititu eta mantendu baitira. Erlijio guneetan ere nabarmendu izan dira ohiturak, erlijio sinesmenak gaixotasunak senda ditzakeela uste izan delako urteen joanean.

Erramua baserri atarian |
Etxean ohitura ugari erabili izan dira zorte txarrik ez izateko, gaixotasunak uxatzeko edo besterik gabe, gelako usaina hobetzeko. Esate baterako, menda belarra ohe azpian jartzen dute hainbatek, logeletako usaina garbitzeko asmoz.
Tximistak direnean ere bada oraindik zenbait euskal etxe eta baserrietan mantendu den ohitura bat. Erramua baserrietako atean jartzen zen behinola ekaitza zenean eta espiritu gaiztoen kontra. Gaur egun, Erramu Egunean bedeinkatuta egonik, atean, leihoan edota balkoian jartzen da zintzilik erramua.
Beste ohitura bat gaixo bat egondako gelan azukrea erretzea da, honen funtzioa gela garbitzea edo aireztatzea izanik. Garai batean azukrea erabiltzen zen, ez baitzegoen koloniarik edota garestiegia baitzen.

-------------------------------
Beste usadio ugari ere zeuden etxetik kanpo, gehienak leku erlijiosoetan egiten ziren eta beren funtzioa erlijioarekin erlazionaturiko sinesmenak betetzea zen.
aaaaaaaaa
aaaaaaaaa
“San Juan Zar”-eko ohitura
Igantzin (Bortziriak, Nafarroa iparraldea) dagoen kaperatxo txiki bat da San Juan Zar Arantzara bidean. Bertan iturri bat dago eta leize txiki bat ere. Bidasoaldeko eta Bortzirietako hainbat euskaldun bertara hurreratu izan da urtean behin gutxi gorabehera, zenbait hamarkadetan zehar. Jantzitako arropa berria bertan uztea zen usantza eta etxetik eramandako zaharragoa janzten zen itzulerarako. Bidai honen helburua azaleko gaixotasunak sendatzea edo behinik behin arintzea zen, izan ere, bertako urarekin garbitzen zen azala. Buruko min gogorrak zituztenetako asko ere hurbiltzen zen bertara.
San Juan Zar |
“Santo Cristo de Lezo”-ko ohitura
Lezoko (Oarsoaldea, Gipuzkoa) Santo Cristo elizan egiten zen usadioa da. Urtero irailaren 1ean joateko ohitura du hainbatek eta hainbatek. Honen helburua “haizeak” desagertzea da. Bertan, Santo Cristo elizan, banaka-banaka apaizarengana joaten da jendea bedeinkatzera. Beste edozein min senda daitezkeen ustea dago ere. Irailaren 1ean joatearen arrazoirik ez dago.
aaaaa
aaaaa
Urnieta-ko San Migel ohitura
Urnieta (Buruntzaldea, Gipuzkoa) herrira joan ohi ziren aspaldian inguruko herrietako biztanleak San Migelgo jaietan, irailean. Bertan koloretako zintak bedeinkatu eta gerrian edo lepoan ipintzen dira. Kokalekuaren arabera aireetako eta eztarrirako balio dute.
-------------------------------
Erlijio eta paganismoari loturiko beste ohitura batzuk ere baditugu Euskal Herrian. Gaixotasunei aurre egiteko sinesmenez baliatzen gara egun hauetan.
Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau, Eibarren, Elgoibarren eta Abadiñon esaterako.
Ohitura hauxe da: eliza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak, opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, “sanblasari” izenez ezagutzen direnak. Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek aparteko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko. San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira.

San Blas opilak eta sanblasariak |
San Juan bezperan, ekainaren 23an, Euskal Herrian, munduko beste txoko askotan moduan, udako solstizioa ospatzen da. Urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena da eta San Juan Sua egiteko usantza dago, espiritu gaiztoen aurka. Ohiturari jarraituz, jendea suaren inguruan batzen da gaizkia eta gaixotasunak aldendu nahian eta horretarako suaren gainetik salto egiten dute. San Juan gauaren protagonista sua da. Mendez mende, magia pixka batekin, belaunaldiz belaunaldi hedatu den ohitura da.
Euskal txoko askotan honakoa abesten da gainera:
“San Juan, San Juan, heldu da,
sorgin begia galdu da,
bada galdu bedi,
sekulan agertu ez baledi!”
-------------------------------
Gaurko eguna, Gabon Zahar eguna, oso egun berezia izan da betidanik Euskal Herrian, urteko azken eguna dela eta. Urteari agur esateko modu asko daude, baina tradizio handiena duena abestuz egitea da. Ohiturari jarraituz, aurten ere Bortziriak, Oarsoaldea eta Bidasoaldeko herritarrak euren herrietan ilunabarrean elkartuko dira eta kalez kale kopla zaharrak abestuko dituzte. Jendea baserritar erara janzten da eta kaleetan barrena kantari ibiltzen da. Gaixotasunekin zerikusirik ez duen arren, aspalditik egiten den usantza da, urteberriari ongietorria egiteko.
Irun eta Hondarribia (Bidasoaldea), Oiartzun (Oarsoaldea) eta Bera, Lesaka, Igantzi, Arantza eta Etxalarreko (Bortziriak) herritar anitz ibiliko dira gaurkoan ere usadioari eutsiz. Herri bakoitzak bere ohiturak ditu eta horren arabera, bakoitzak bere modura abesten ditu kopla zaharrak. Normalean, baina, urte zaharra ospatzeko “Dios te salve” kantari ibiltzen dira eskean atez ate. Ohiturazko abestiari kopleroak ematen dio hasiera eta ondoren taldeak jarraitzen dio.
“Dios te salve, ongi etorri,
gabon jainkoak diela,
legiarekin kunpli dezagun,
Urteberriaren bezpera.”
Jarraian dauden Irun (Gipuzkoa) eta Berako (Nafarroa) hiru bideo hauetan ikus dezakezue zeinen ohitura polita den Gabon Zahar egunean kantuan ospatzen den hau.
Bertso mota berezi hori geroz eta gutxiago abesten da. Dena den, zenbait jaiegun edo bezperetan, Santa Ageda Egunean eta San Nikolas Egunean, esaterako, kopla zaharrak abesten dira eta galdutako ohitura berreskuratzeari ekin diote herrietako talde askok.
Garai batean, baita Erdi Aroan ere, gaurko egunez, gazteak etxerik etxe joaten ziren etxekoei jaia ongi igaro zezatela desiratzen. Koplak abestuz, diru pixka bat, arrautzak, txistorrak, olioa, lukainkak eta bestelako jakiak biltzen zituzten eta ondoren afari eder bat prestatzen zuten urtea behar bezala agurtzeko. Gaur egun jaki beharrik ez dago, baina bai ohiturei eusteko beharra.
Urteberri on!
ni san juan zarren egonda nago! =)
ResponderEliminar5 urte nituela izan nintzen bertan, Arantzara bidean gindoazela. :)
ResponderEliminar