Aita Barandiaran: euskal antropologo eta etnologo ospetsua

Aita Barandiaran:    euskal antropologo eta etnologo ospetsua

2011-01-18

Sendabelarrak erabiliz egindako sendatze-metodoak

Euskal Herriko naturak betidanik eskaini izan dizkigu bertoko herritarrei ondoez, larrialdi eta gaixotasunei aurre egiteko baliabide oparoa. Sendabelarrak dira hauen artetik anitzenak eta antzinatik erabili ditu euskaldunak bere eguneroko bizimoduan, horien bidez hamaika osabide sortuz. Kasu batzuetan, ordea, gaixoa ezin izan da etxeko metodoak erabiliz sendatu eta  oso larri zenean, petrikiloarenera eraman izan da. 
             
Euskal lurraldea zabala izanik, usadio eta metodo ezberdinak hedatu izan dira lau haizeetara. Gure belaunaldi zaharrek duela denbora ez asko eritasun eta minen aurka erabili izandako zenbait ukendu, infusio eta sendatze-metodoen berri emango dizuet ondoren. Gaur egun ere, adineko batzuek prestatu eta erabiltzen dituzten baliabideak dira hauek, haien arbasoei ikusi eta ikasitakoak eta oinazea oso denbora laburrean arintzea lortzen dutenak.
              
  • Eztul sakona sendatzeko edaria
Tipula erdia litro bat esnetan jartzen da, tipula bigundu arte. Iragazi eta geratutako edaria eztiarekin nahastuta  hartzen da eztul sakonaren aurka.
                          
Tipula
           
  • Gaiztotutako zauria sendatzeko ukendua
Erabilitako landareek freskoak izan behar dute. Honakoak dira: bostorria (50 g), berbena (100 g), pasmo-belarra (60 g), plantaina (100 g) eta erramua (5 g). Honez gain, litro bat oliba olio eta 290 g argizari beharrezkoak dira.
Belar freskoak oliotan egosi ohi dira ordubetez. Ondoren, iragazi egiten da eta azkenik, argizaria gehitzen zaio ukendua lortuz. Eskuratutakoa gaiztotutako zaurian ematen da.
        
  • Gibela garbitzeko infusioa
Hepatitisaren aurka edo gibela garbitzeko pareta-belarraren infusioa hartzen da. Eskukada bat pareta-belar uretan egosi eta hiru egunetan hartzen da ostean. Astero azkenean. Garbi jatea gomendatzen da.
           
  • Hemorroideak kentzeko infusioa
Hirusta landarea uretan egosten da eta gauean egurats zabalean edo “al sereno” izaten da. Hemorroideak kentzeko hiru egunean zehar goizetan baraurik edaten da hirusta infusioa. Gero, astean behin.
                 
Hirusta
                                                           
  • Kolpeak sendatzeko ukendua
Litro bat olio eta litro bat ardo beltz kazuela batean botatzen dira. Berotu eta ardoa desagertu edo distilatzen denean egina dago. Kolpea den tokian ematen da ondoren.
       
  • Marrantarako infusioa
Plantainaren infusioa oso egokia da marranta sendatzeko.
        
  • Sinusitisaren aurkako enplastua
Belar desberdinetakoak izan daitezke erabiltzen diren enplastuak eta tortilla gisa prestatzen dira arrautzaren zuringoarekin. Trapu batean estali eta sinusitisaren kasuan minbera den lekuan ipintzen da bero emateko.
          
Sinusitis
             
  • Tentsioa jaisteko infusioa  
Osinez eta alpistez osatutako infusioa hartuz lor daiteke tentsioa jaistea. Osina eta alpistea fresko botatzen dira irakiten dagoen uretara eta egosi egiten da. Hiru egunetan hartzen da edabea eta ondoren astean behin.  

  • Tripako minerako edaria 
Koñak, azukre eta intxaur nahastea da, San Juan gauean “al sereno” uzten da leihoan eta hurrengo goizean botilaratu egiten da. Sabeleko mina izatean hartzeko gomendatzen da.
             

3 comentarios:

  1. egunen batean baten bat probau bierko da aber! =)

    ResponderEliminar
  2. Apuntau in ditzut guztiak, seguruenik amamak guztiak dakiela! jaja

    ResponderEliminar
  3. Hauetako gehienak amonak kontatutakoak dira. :)

    ResponderEliminar