Aita Barandiaran: euskal antropologo eta etnologo ospetsua

Aita Barandiaran:    euskal antropologo eta etnologo ospetsua

2011-01-14

Artritis erreumatoidea, artrosia eta osteoporosia

Artritis erreumatoidea
                
Onuragarriak: Elikadura begetarianoa, eta arrain urdinak (omega-3 koipeak). Koipeki monoinsaturatuak (oliba olioa, ahuakatea). Antioxidatzaile ugari duten jangaiak (hurrak eta fruitu lehorrak, frutak, barazkiak, ogi eta labore osoak, ernamuinak). Boroa ugari duten jangaiak (begetalak, oro har). Jogurt natural freskoa edo bestelako probiotikoak. Infusio antioxidatzaileak: menda, erregaliza, kamamila. Kertzitina ugari duten jangaiak (tipula gorriak, sagarrak, te berdea, mahats beltza eta muztioa). Fitokimiko antiinflamatorioa duten jangaiak: anana, baratxuria, kurkuma, jengibrea.
               
Kaltegarriak: Alkohola, koipeki saturatuak (gaztak, koipe ugari duten esnekiak, hestebeteak, urdaiazpikoa, haragiak). Omega-6 koipekiak (hazi olio finduak) eta trans koipeak (margarinak eta gozo industrialak). Berriz berotutako edo gaizki egindako frijitukiak. Kafe gehiegi hartzea. Zenbait gaixo larriagotu egiten dira hainbat labore, txerriki, behiki, esneki, edo kafea, barazki solanazeoak, zitrikoak eta antzekoak hartuz gero –jangai horiekiko intolerantziarik balute ere, halakoak baztertuko dituen dieta egin-.
               
Beste jakingarri batzuk: Komeni da erretzeari uztea, artritisa areagotu dezaketen gaixotasunak kontrolatzea (loditasuna, osteoporosia, hemokromatosia, beste hainbat gaixotasun autoimmune) eta ez erabiltzea antibiotikoak edozein infekzio arinetarako. Krisialdien artean: ariketa egin behar da maiz eta neurrian, eta estresa saihestu. Krisialdietan: erasandako giltzadurei atseden ematea komeni da, eta barau egitea, barazki saldak eta infusio antiinflamatorioak hartuz.
               
Artritis erreumatoidea
        
Artrosia
            
Onuragarriak: Mediterraneoko dieta (eta arrain urdina), edo arrautza, esne eta barazkiz osaturikoa (eta fruitu lehorrak). Otorduetan, irin osoko ogia jatea. Berdura, entsalada, fruta eta lekaleak ugari. Substantzia antioxidatzaile ugari duten jangaiak.
            
Kaltegarriak: Kaloria asko duten jangai kaltegarriak. Ogi zuria, eta irin finez egindako laboreen deribatuak. Koipeki saturatuak (gurina eta esneki osoak, urdaia, hestebeteak, urdaiazpikoa, haragi koipedunak, kokoa, gozo industrialak eta abar). Hazi olio finduak (ekilorearena, artoarena). Trans koipeak (margarinak). Edari alkoholdunak neurririk gabe edatea.
                
Beste jakingarri batzuk: Gorputzaren zamari eusten dioten giltzadura handien artrosiari dagokionez, batik bat, ez da ibili behar gurpil zoroan jirabiraka: sedentarismoa-loditasuna-artrosia-mina-sedentarismoa eta gelditasuna-are artrosi eta min handiagoa. Nolabaiteko oreka behar da egunean eguneko ariketaldien eta atsedenaldien artean. Ona da luzatze ariketak eta fisioterapia egitea, eta artrosia eragiten edo areagotzen duten gaixotasunak kontrolatzea: loditasuna, artritis erreumatoidea, psoriasia, osteoporosia eta abar. Behin ere ez da egon behar zutik lauzpabost ordutik gora: giltzadurak atsedenean edukitzeak, hau da, etzanda egoteak kartilagoa elikatu eta berriro hidratatu egiten du. Nolabaiteko orekari eutsi behar zaio, ariketak eginez eta giltzadurak erabiliz, haien arkitektura konplexuan atrofiarik, kontrakturarik eta desorekarik gerta ez dadin. Utzi erretzeari.
                             
Artrosia
           
Osteoporosia
             
Onuragarriak: Arrautza, esne eta barazkiz osaturiko dieta edo Mediterraneoko lehengo dieta (lekale asko; lehen plateretik gehiago eta bigarrenetik gutxiago; arrain pixka bat eta oso haragi gutxi). Fitoestrogenoak dituzten jangaiak, hala nola soja eta haren deribatu batzuk (soja aleak, soja irina, tofua, tempeh-a, soja haragia) eta lekaleak. Kaltzioa eta kaltzio/fosforo proportzio ona duten jangaiak (esnekiak, hosto berdeko barazkiak, zitrikoak eta frutak oro har). Boro askokoak (barazki guztiak). Potasio askokoak (bananak, patatak, mahaspasak, frutak). Magnesio askokoak (barazkiak eta laboreak). Manganeso askokoak (anana eta anana ura, bihi osoko laboreak, fruitu lehorrak, espinakak, tea). Zink askokoak (lekaleak, arraina). K bitamina askokoak (hostoa duten barazkiak). C bitamina askokoak (frutak, zukuak, piperrak).
             
Kaltegarriak: Alkohola eta proteina eta fosforo gehiegia (haragiak, hestebeteak, barrunbeak, itsaskiak). Komeni da arraina eta arrautzak neurrian jatea. Gurina, margarina, hirugiharra, txerri gantza eta beste jangai koipetsu batzuk, gorputzak kaltzioa beretzea zailtzen baitute. Gatza eta jangai gaziak (hestebeteak, gaztak, kontserbakoak, aperitiboak, saltsak). Kafe eta gozoki gehiegi jatea.
               
Beste jakingarri batzuk: Eragina izaten du zahartzeak, menopausian egoteak, argal egoteak, gaztetan ariketa fisikorik ez egin izanak, ohean asko egoteak, ez mugitzean, bizimodu sedentarioa egiteak, luzaroan kortikoideak erabili izanak, eguzki gutxiko klima batean bizitzeak eta eguzkia gutxi hartzeak.
                 
Osteoporosia
Eitb-ko Teknopolis saioan 2009.urteko apirilaren 29an Osteoporosiari buruz aritu ziren, bideo honetan ikus daitekeen moduan:
                              
                 
                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario