Buruko mina
Onuragarriak: Mediterraneoko dieta, zuntz askokoa, batez ere gorputzak poliki beretzen dituen hidratoz osaturiko lehen platerak (pasta, arroza, lekaleak) eta arrain urdina (omega-3 koipekia). Potasio eta magnesio askoko jangaiak.
Kaltegarriak: Jangai hartzituak eta kontserbakoak (gaziak, ozpinetan onduak, ketuak, hestebeteak, gaztak). Flabonoide asko dutenak (tipula, kakaoa, tea, zitrikoak), xantinak dituztenak (kafea, tea, kolak), alkohola, flabonoideak eta amina biogenoak (ardoa, garagardoa, eta beste edari hartzitu batzuk). Koloragarriak eta kontserbagarriak dituzten jangaiak. Kobre askokoak (itsaskiak, kakaoa).
Ez jan janari koipetsurik, gazirik, espezia asko duenik edo oso hotza dagoenik. Glukosa, azukrea, karbohidrato finduak dituzten gozoak eta berehala egiteko patata pureak.
Beste jakingarri batzuk: Komeni da bizimodu ordenatu lasaia izatea eta lo egiteko ohiturak errespetatzea. Utzi erretzeari eta ez ibili ke handiko giroetan. Analgesikoak, pilula eta beste botika batzuk neurrian hartu behar dira, luzera begira buruko mina ematen baitute. Soinu, argi eta usain biziak ere ez dira komenigarriak. Otordu guztiak egin behar dira: egunean lau, ordutegia zorrotz betez. Hobera egiten ez bada, saiatu jakiten alergia edo jangairen bat jasan ezinik ba ote den, baztertze dieta bat erabiliz. Kontrolatu zerikusia izan dezaketen beste patologiak (hipertentsioa, gastritisa eta ultzerak, behazun nahasteak).
Hotzeri arrunta, prebentzioa
Onuragarriak: Arrautza, esne eta barazkiz osaturiko elikadura edo Mediterraneoko dieta askotarikoa. Fruta freskoak eta zukuak ugari. Esnea, ondo digeritzen bada, eta jogurta eta esneki hartzitu freskoak. Muztio beltza, baratxuria, mizpira.
Kaltegarriak: Edari alkoholdunak –ez hartu basokada txiki bat ardo edo pareko zerbait baino gehiago-.
Beste jakingarri batzuk: Erretzeari utzi behar zaio, eta ez da ke handiko giroetan ibili behar. Komeni da egunero ariketa fisikoa egitea –arin ibiltzea gutxienez ordu erdi egunean-. Gauean ez ibili esna eta atseden hartu nahikoa, eta kontuan hartu komeni den lo kuluxka txiki bat egitea. Murriztu estresa.
Mitoak: Ez dago C bitamina hotzeriaren kontra ona den frogarik.
Gripea, prebentzioa
Onuragarriak: Mediterraneoko elikadura, askotarikoa eta nahikoa. Zukuak eta entsaladak, eta ez udan bakarrik. A bitamina askoko jangaiak (barazki eta fruta laranjak, horiak eta berdeak). Zink asko dutenak (galorratza, fruitu lehorrak, lekaleak, irin osoko ogiak). Jogurtak, esne hartzituak eta probiotiko freskoak. Ur nahikoa edan behar da, batez ere zaharrek. Kertzitina askoko jangaiak: tipula gorriak, sagarrak, mahatsak, muztioa, tea eta abar. Jengibrea.
Kaltegarriak: Dieta eskasak edo zorrotzegiak, mikroelikagai gutxikoak. Edari alkoholdunak neurririk gabe hartuak.
Beste jakingarri batzuk: Utzi erretzeari eta ez ibili ke handiko giroetan. Ariketa fisikoa egin behar da ia egunero: ibili gutxienez ordu erdi egunean. Ez joan berandu ohera, lo egin eta atseden hartu. Lo kuluxka txikiak egitea komeni da, eta ez hartu antibiotikorik infekzio arinetarako. Hotzetik babestu behar da, eta aztertu zaharrei eta gaixo kronikoei txertoa hartzea komeni zaien.
Eitb-ko Teknopolis saioan 2007.urteko urriaren 21ean hotzeria eta gripeari buruz aritu ziren, bideo honetan ikus daitekeen moduan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario