Zaintiratuak sendatzeko teknika
Nahi gabeko okerdurak eta kolpeak maiztasun handiz gertatzen dira gorputzeko gune jakinetan, baita horren ondorioz sortutako lesioak ere. Holakoetan, zaintiratu edo bihurrituei buruz hitz egiten dugu. Okerdurak lotailu, tendoi edo muskulu batek, kolpe edo zapasalto baten ondorioz, berezkoa ez duen higidura egitean agertzen dira: lotailuak edo tendoiak bere ardatzarekiko biraketa egiten du eta lesioa gertatzen da.
Orkatilako okerdurak bereziki sarriak izaten dira: erorketa baten ondorioz edo orkatilaren giltzadura bere posizio normaletik ateratzen duen indar baten eraginez ager daitezke. Orkatilako bihurrituak, normalean, kirola egitean, egokiak ez diren oinetakoak erabiltzean eta gune malkartsu batean korrika egitean agertzen dira. Zaintiratuak orkatilaren ahultasunaren ondorio bezala ere ager daitezke, pertsona batzuek jaiotzen diren unetik pairatzen duten egoera, hain zuzen. Aurretiaz orkatilan edo oinean izandako bihurrituek eta lesioek ere eragin handia izaten dute, orkatilaren ahultzea ekartzen baitute.
Okerdura hauek orkatilaren giltzaduran parte hartzen duten hezurrak elkartuta mantentzen dituzten lotailuetako lesioak izaten dira. Kasu horietan, lotailuek albo batetik besterako mugimenduak mugatzean giltzadurari eman ohi dioten oreka galdu egiten da. Zaintiratu bakoitzaren garrantzia lotailuaren lesioaren araberakoa da: lotailua luzatuta, partzialki apurtuta edo guztiz apurtuta egon daiteke. Kaltetutako lotailu kopuruak ere zeresana dauka zartaduran: askoz larriagoa da lotailu bat baino gehiago kaltetzean.
Agertzen diren sintomen intentsitatea ere kaltearen araberakoa da. Sintoma horiek, orokorrean, honako hauek izaten dira: mina, hantura, hematoma, oinez ibiltzeko zailtasuna eta giltzaduraren gogortasuna.
Gaur egun, bihurrituak osatzeko antzeko tratamenduetara jotzen dugu beti: hasiera bateko gelditasuna eta izotza jartzea, orkatila tinko mantenduko duen igeltsua ipintzea, mina gutxitzeko botikak hartzea (hanturaren aurkako antiinflamatorioak, adibidez) eta errehabilitazioa, hots, mugimendua berreskuratzeko eta orkatila indartzeko balio duten ariketak egitea.
Okerdurak tratatzeko modu gehiago ere badaude, ordea. Urte askotan zehar irabazitako konfiantza eta ospeari esker, gaurdaino iraun duen eta oso ezaguna den teknika herrikoia da horren adibide, Santiritu, alegia.
Santiritu burutzeko pausuak desberdinak izan daitezke osagilearen arabera. Jarraian dagoen deskribapena Karmele izeneko Bermeoko petrikiloak kontatutakoan eta erakutsitakoan oinarrituta dago. Santiritu teknikaren oinarriak dituzue hauek.
Metodoaren nondik norakoak
Santiritu zaintiratuak sendatzeko erremedio herrikoia da. Sendatze-teknika honetarako belar batzuekin prestatutako olioa eta ardi artilezko galtzerdia behar dira. Halaber, sendabideak arrakasta izateko, osagai horiekin ez da nahikoa, dohaina ere beharrezkoa da, honetarako jaioa izatea alegia.
Santiritu orkatilan, besoan edo sorbaldan egin daiteke, eta pertsona nagusi zein umeentzako tratamendua da. Bihurritua egindakoan, Santiritu ahalik eta arinen egitea komeni da, askoz arinago osatuko baita lesioa.
Santiritu orkatilan, besoan edo sorbaldan egin daiteke, eta pertsona nagusi zein umeentzako tratamendua da. Bihurritua egindakoan, Santiritu ahalik eta arinen egitea komeni da, askoz arinago osatuko baita lesioa.
“ Hasi aurretik, aitagurea egin behar da hiru aldiz. Otoitz batzuk egin ostean, Ave Maria errezatzen da.
Ardi artilezko galtzerdia eskuetan hartu eta gorputzeko minberatutako aldean gurutzeak irudikatzen dira galtzerdiaren bidez. Herri batzuetan, artilea erabiltzea lesioa jostearekin parekatzen da, sinbolikoa den ekintza moduan.
Galtzerdiaz gurutzea egin Eskuetan olioa eman |
Errezuekin eta bitartean egiten diren gurutzeekin amaitu ondoren, kaltetutako aldea (sarritan orkatila) igurtzi egiten da. Aldez aurretik belar batzuekin prestatutako olioa ematen da eskuetan eta tendoia bilatzeari ekiten zaio. Prozesua tendoia aurkitu arte burutzen da: gurutzeak egin eta igurtzi.
Galtzerdiaz igurtzi Minberatutako tendoia aurkitu |
Tendoia aurkitutakoan, orkatilan kolpe bat ematen da, osagileak tendoia non dagoen dakienaren seinale.
Amaitzeko, berriz ere gurutze batzuk egin eta azkenengo aldiz igurzten da orkatila. ”
Normalean, Santiritu hiru aldiz egiten da. Burutzen den bakoitzean, atsedena eman behar zaio kaltetutako guneari (orkatila lotu daiteke). Kaltea nahiko handia bada, astebeteko atsedena hartu behar da eta orduan berriz ere hiru aldiz egin eta atseden hartu. Kaltearen arabera, tratamendua behin eta berriz errepikatzen da.
Ein dogun lanik interesgarrixenetariko bat, duderik barik! Gogorra (batez be nire aitzentzako, berari eintzon Santiritue ta... jajaja), baia politxe!
ResponderEliminarpozten naz baliagarrixe suerte izenaz! =)
Parkatu baia nun topau al da landarie?
ResponderEliminar